Gazteluondo eta Arrasate Pasealekua lotuko dituen Mitarte kale berria, urte amaierarako zabalik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 8a

Gazteluondo eta Arrasate pasealekua lotuko dituen bidea egiteko lanak martxa onean doaz. Hau da, urtea amaitu baino lehen zabalik egongo da. Hirigintza Sailaren arabera, Mitarte izango du izena kale berriak. Obra Hiriber programaren barruan kokatzen da, eta Jaurlaritzak ordainduko du obraren %65a: 463.710 euro. Altair enpresak diseinatu du proiektua eta Amenabar enpresa ari da lanak gauzatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak