Julio Galartaren margolanak ikusgai

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 20a

Julio Galarta da Arrasatek eman duen artista plastikorik ospetsuen eta eragin handikoena. Galarta aurtengo apirilean hil zen. Orain, haren omenezko erakusketa jarri dute Kulturaten. Joan zen egubakoitzean inauguratu zuten eta hilaren 17ra arte dago ikusgai. Jose Felix Diaz De Tuestak erakutsi dizkigu Atauri bere blogean, Kulturateko klaustroan ikusgai dauden artelanetako batzuk. Erakusgela birtuala jarri du denon bistara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak