Mondrako neskak, Gipuzkoako txapeldunak!

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 14a

Mondraren gola partidua hasi eta segituan etorri bada ere, Vanesak buruz, ez da batere partidu samurra izan. Tentsio handia zegoen zelaian, eta bai alde batekoek, bai bestekoek akats asko egin dituzte. Akats larri horien ondoren etorri dira Eibarkoen bi golak. Lehenengoa 17. minutuan Oihana atezaina eta defentsak ez direlako ondo ulertu; eta bigarrena 23. minutuan, Mondrako defentsak baloia galdu eta atezainak baloia urrundu nahian Eibarko aurrelaria bota duenean. Epaileak penaltia adierazi eta gola sartu dute eibartarrek.

Berdinketaren gola bigarren zatia hasi eta berehala etorri da. Maitane bakarrik geratu da Eibarko atezainaren aurrean eta honek lurrera botatzerakoan penaltia adierazi du epaileak. Golak piztu egin ditu arrasatearrak eta borrokan jardun dute handik aurrera. Eta garaipena partidua bukatzeko bost bat minutu geratzen zirenean etorri da. Ainhoa Alonsok oso gol polita sartu du goitik botata.

Behin partidua bukatuta poztasuna iritsi da bai zelaira, bai harmailetara. Zaleekin batera ospatu dute garaipena eta badakite datorren denboraldian bigarren mailan jokatuko dutela, Arabako taldeak uko egin diolako mailaz igotzeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak