Besteak beste Frantzia, Espainia eta Erresuma Batuko unibertsitatetako ikasleek hartu zuten parte lehiaketan. Bertan, 24 ordu dituzte lehiakideek enpresek planteatutako berrikuntza proiektu errealak garatzeko. MUtik joandako ikasleek, hiru taldetan hartu zuten parte, beste horrenbeste proiektu landuz: belarritako tapoien inguruan bat, sukalderako etorkizuneko plantxaren inguruan bestea eta Akitaniako museo baten sarrera berriz diseinatzea hirugarrena.
Etorkizuneko plantxaren proiektua landu zutenentzat izan zen sari nagusiko hirugarren postua; belarritako tapoiak landu zituztenentzat, aldiz, marketineko lehen saria.
Onurak
Ion Iriarte, MUko diseinu industrialeko irakaslearen esanetan, oso gustura daude ikasleek erakutsitako mailarekin, eta proiektu errealekin lan egitearen onurak ere azpimarratu ditu.