Seme-alabei euskaraz matematiketan laguntzeko ikastaroa antolatu du HHZak

Jon Berezibar 2009ko api. 23a, 14:43
Pedagogo gehienek esango dute seme-alabekin etxerako lanak egitea ezin hobea dela. Zalantza gutxi alde horretatik baina asmorik onenekin ere gurasoendako askotan ez da erraza izaten etxerako lanetan laguntzea. Gazteleraz ikasitako guraso asko euskarazko terminologia ez menderatzeagatik galtzen da txikien etxerako lanetan. Orain arte, Helduen Heziketarako Zentroak horretan laguntzeko proposamen berria egin du-eta. Matematika eskolak antolatu dituzte gurasoei euskarazko terminilogia irakasteko.

Etxerako lanak sarri ez dira haurrentzat soilik  buruhauste izaten. Guraso askok ere behin baino gehiagotan okertzen dute  muturrak seme-alabak etxerako lanen liburuekin galdezka gerturatzen zaienean. Laguntzea gura bai, baina askotan ezin gaia ezagutu arren euskaraz azaltzea gaitz egiten zaie-eta. Matematiketako ariketekin baldin badatoz, are okerrago.

Hain zuzen, egoera deseroso horren aringarri izateko helburuarekin dator Helduentzako Heziketa Zentroko proposamena.

Kenkizuna, berreketak, zatitzaile komun handiena... horiek euskaraz ere direnik zalantza egingo dute askok.

40 pikutik gorako guraso gehienek gutxienez erdi mailara arteko ikasketak eginak dituzte. Hortaz, seme-alaben etxerako lanen gaiak ezagunak dituzte. Arazoa batez ere terminologian dago, haiek gazteleraz ikasi zituztenak, eta gaur egun euskaraz azaldu edo ulertzeko ezinezkoak zaizkienak.

Bi baldintza besterik ez dira bete behar: matematika jakitea (bigarren hezkuntzara artekoak) eta euskaraz jakitea

Guraso guztientzat zabalik dagoen eskaintza bada ere, bereziki Lehen Hezkuntzako 5 eta 6garren mailetan eta DBHko lehen eta bigarren mailetan oinarrituko dira.

Animatzen direnek maiatzaren 4ra arteko epea izango dute izena emateko. Maiatzaren 6an hasiko dira eskolak, eguaztenetan izango dira, bi ordukoak eta 7 bat saio egingo dituzte. Doakoa da ikastaroa. (943 77 11 72)

Antolatzaileek beldurrik ez izateko diote. Erdoilduta egon arrean berehala berreskuratzen direlako garai batek eskolan ikasitako matematikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak