'San Andres Eguneko Ferixie': azaroaren 29an, San Andresen

Ubane Madera 2008ko aza. 6a, 13:50
'San Andres Eguneko Ferixie' aurreneko aldiz egingo dute, auzoko giroa indartzeko. San Andres bezperan egingo dute, zapatuan, domeketan jende gutxitxo ibiltzen delako. Gastronomia eta folklorea uztartuko dituzte azoka horretan.

Etxeko eta kanpoko produktu eta ikuskizunak (folklorea) batu eta San Andres Eguneko Ferixie egin behar dute, aurten aurreneko aldiz, San Andres auzoan. "Zelan San Andresen ez dagoen ezer…" azaldu du Aitor Guridik, San Andresko alkateak. Hark gaineratu du azoka egiteko ideia Extremadurakoengandik irten zela: "Haiek urtero joaten dira Aretxabaletako azokara eta komentatu zuten: Aretxabaletan egin bagenezake, zergatik hemen ez? Eta halaxe atera zen ideia". 
Pentsatu eta egin. Dagoeneko lotu dituzte makina bat lekutako ordezkariak erakartzea Arrasatera.
Gudari plazan ipiniko dituzte postuak, zapatuan (azaroaren 29an) egun osoan eta uzten badiete, domeka eguerdira arte: "Eskatu dugu Udalean baimena, domeka eguerdira arte egoteko, izan ere, talde gehienak kanpotik datoz eta eskatu dute negozio apur bat egiteko ea posible den baimena luzatzea".

Olagarroa, ardoak eta abar

Guretik gertuko eta ez horren gertuko ordezkaritza izango da San Andres Eguneko Ferixien. Gastronomiari dagokionez, Kantabriatik (Torrelavega) gazta, hestebeteak (enbutidoak) eta kesada ekarriko dute; Errioxatik zahatogilea, ardoa eta piperrak Gaztela eta Leondik zezina eta bestelako hestebeteak; Extremadurako eta Zaragozako produktuak ere izango dira eta Galiziatik, adibidez, tarta, gazta eta olagarroa ekarriko dituzte. 

Arrasateko ordezkaritza

Hemengo partehartzaileei dagokienez, berriz, izango dira  Jakion, Ekin Emakumeak (taloekin), baserritarren bizpahiru postu (txakolin, gazta eta beste; San Andresen baserririk ez dagoenez, Bedoña auzokoak gonbidatu dituzte).

Folklore ikuskizunak

Kultura ekitaldiei dagokienez, Galizia, Gaztela eta Leon, Extremadura eta Aragoiko dantza eta musikariak izango dira; eta, Arrasateko dantza talde batek ere egingo du ikuskizuna. "Andaluzekin ez dugu ezer lortu, hemengoek zerbat berazia dute-eta egun horretarako. Beste leku batzuetako taldeei galdetu diegu, baina inork ezin du. Pena handia da, San Andresen andaluz barik… Uste dugu datorren urterako ez dela arazorik izango", dio auzo alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak