Jokin Zaitegi saria irabazi zuenetik lau liburu itzuli ditu euskarara Oskar Arana arrasatearrak. Azkena, George Orwellen 1984 Txalaparta argitaletxearen enkarguz.
Klasiko bat da Aranak itzuli duen azken liburua. Orwellek 1929. urtean idatzi zuen. Euskaraz irakurtzeko aukera daukagu orain, baina 80 urte pasa dira liburua argitaratu zenetik. Aranak onartu du oraindik ere berandu iristen direla merkatura klasiko handien euskarazko bertsioak.
Oskar Aranak itzulpengintzan jarraitu nahiko luke etorkizunean ere Literatura itzulpengintza erakargarria egiten baitzaio. Hona hemen opor sasoirako aukera polita. George Orwellen 1984 eta euskaraz.