Neska gazteen topaketa zapatuan, bizipenak elkartrukatzeko

Jon Berezibar 2008ko mai. 28a, 14:45

Zapatu goizerako Arrasateko neska gazteen topaketa deitu dute. "Neska izateagatik bizi" dituzten "errealitateen inguruan berba egitea" da topaketaren helburua, zalantza eta gogoetak elkartrukatzeko. Monterrongo atean egin dute hitzordua 10:30etan. Berdin hezitako gazte belaunaldia izanda, Arrasateko neska gazte koadrila bati kezka piztu zitzaion zergatik ote dauden horrenbeste "ezberdintasun" neska eta mutilen artean. Hori izango da hausnarketen muina.

Ardura horrekin erabaki zuten topaketa egitea, hausnarketa bultzatzeko.  Tartean honako galderak egingo dituzte: "Zelan liteke, adibidez, ingeniaritzatan nesken bataz bestekoa hain baxua izatea eta irakasletzan, aldiz, kontrara? Berdin hezi bagaituzte, zergatik Zaldibarko futbol txapelketan ez dago jolasten  neska koadrilarik? Zergatik ez dute egin aurrera berau sustatzeko saiakerek? Berdin hezi bagaituzte, zelan da posible urtero herrian hamaika musika talde sortzea eta neskek parte hartzen dutenak gutxien gutxienekoa izatia? Eta era berean, abesbatza, musika eskola eta bestelako talde kulturaletan geroago eta mutil gutxiago egotea? Berdin hezi bagaituzte, zelan liteke koadrila gehienak mutilez edo neskaz osatuta bakarrik egotea? Eta belaunaldi gazteenetan ere joera hau errepikatzea?"

 

 

Gutun baten bidez, Arrasateko neska gazte guztiei luzatu gura diete gonbitea. Hona gutuna:

 

"Berdinak garela 
esaten duskue eta guk, buruaz baietz eitten dou. Eskubide eta betebihar 
bardinak aitortzen jakula ta balixo zein esparru berdinetan hezi gaittuztela. 
Neska eta mutilak; mutil eta neskak. Eta esaten daue bebai, bardinak 
garenez, burrukarako eztauela aitzakixaik, dana lortuta dauela eta galderak 
eittia burua nekaketia besteik eztala. Eta guk, buruaz baietz esaten 
jarraitzen doula emoten dau. Zorionez edo, “gauzak dien bezelakuak” 
eztiela argi eta garbi ezauketan dauen jendartia da guria, kontetan 
danetik ezagun doun errealitatera bittartien amildegi erraldoi bat dauela 
jakin dakixena. Askatasunaz, justiziaz, berdinttasunaz, …sunaz, …sunaz, 
… mintzo die eta badakigu gezurretan dabitzela, edo behinik behin, 
zeoze ezkutau guran.  
Berdinttasunien 
hezittako belaunaldixa da gaztiona, baina lehenguai helduz, badakigu 
gauzak ez diela saldu gura duzkuen bezelakuak; sinistera iritsi garen 
morukuak.  
Berdin hezi 
bagaittuzte (hezkuntzia etxia eta eskolia baino askoz gehixau dala ulertzen 
doula kontutan hartuta), zegatik da 
goi hezkuntzako ikasketetan sexuen araberako banaketia hain nabarmena? 
Zelan leike adibidez ingenieritzatan nesken batazbestekua hain bajua 
izetia eta majisteritzan aldiz kontrara? Berdin hezi bagaittuzte, zegatik 
Zaldibarreko futbol txapelketan eztau jolasten dauen neska kuadrilaik? 
Zegatik eztaue ein aurrera berau sustatzeko saiakerek? 
Berdin hezi bagaittuzte, zela da posible urtero herrixen hamaika musika 
talde sortzia eta neskek parte hartzen dauienak gutxien gutxienekua 
izetia? Eta era berien, abesbatza, musika eskola eta bestelako talde 
kulturaletan gero ta mutil gutxiau egotia? Berdin hezi bagaittuzte, 
zelan leike kuadrila gehixenak mutil edo neskaz osatuta bakarrik egotia? 
Eta belaunaldi gaztienetan be joera hau errepikatzia? 
Berdin hezittako 
belaunaldixa izeteko neska ta mutilen arteko ezberdinttasun larrei ez 
al die honeik?  
Askotan kanpora 
begiratu ohi dou jendartian egoeriaz gogoeta eitten dounien, gure inguruai 
begiraketan ikesteko betaurrekuak faltako bagenittu bezela. Genero indarkerixaz 
arduratzen gare eta gizon-emakumien arteko soldata ezberdintxasunaz, 
baina gure errealitatia marrazten dauien egoeren aurrien ez ikusixana 
eitten dou, inporta ejakulako, interesetan ez jakulako edo pentzetia 
eta pentzaraztia, beste ardura ez-eroso bat bat bihurtu dalako. Eta 
ardurak, bistan danez, ez daz modan.  
Testuinguru honetan 
arrasatear neska kuadrila batek galdera honein inguruan gogoetia eitteko 
arduria hartu gura izen dou, marraztu duzkuen errealitate hori gure 
koloriekin margotu biherra daukoula sinistuta. Eta pentzetan dou, marguok, 
feminismuan kolorien kaxatik atara biheko dittugula.  
Asko gare eskubide 
eta betebiharrei dagokixonien berdinttasuna aldarrikatzen doun pertsonak, 
baina feminismo berbia agertzen danien eta beronen aldarrikapen ideologikuak 
azalaratzen dienien, erreakzio alergiko baten tankerako zeoze sortzen 
da jende askon baittan. Feminismua eta feminitatian arteko dilema antzeko 
batek gure barrenak aztoratzen dittuel dirudi, bixak batera fatia ezinezko 
bailitzan. Hori gutxi ez eta, patriarkatua gure jendartia antolatzen 
dauen egitura hierarkikua dala esatiak bildur antzeko bat sortarazten 
dau askon artien, feminismua gizonen kontrako ofentsiba antolatu bat 
balitz bezela. Berbia bera demonizatzia lortu da eta egun, asko die 
matxismuan parekotzat ulertzen daueinak. Esan ohi dan moruen ezezagutzia 
oso erosua da ta gainera, esango gaunke, lotsabako xamarra be badala. 
Holakotan, pentzetako ardura apur bat hartzia nahikua izen leike betaurreko 
berrixak janztian saiakeria eitteko...  
Galdera eta ardura 
hartze honeittatik sortu da ARRASATEKO NEXKA GAZTIEN TOPAKETIA 
antolatzeko gogua. Zalantza eta gogoeta honeittatik abiatuta, EZTABAIDATZIA 
gurou, neska izenagatik bizi dittugun errealitatien inguruen berba eittia, 
emun biherreko aurrera pausuetaz jardutia, baina batez be, neska eta 
gazte izenagatik dittugun iritzi eta bizipenenak elkatrukatzia. Elkartruke 
horretarako gune izen gure dau topaketa honek. Horregatik, datorren 
zapatuan, maiatzan 31an goixeko 10.30etatik aurrera Monterrongo atien 
elkartuko gare, hontaz danaz berba ein ta gure errealitatiaz eta gure 
kontuez berba eitteko. Danok gonbidatuta zaze!! "

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak