MoodleMoot Euskadi'08 jardunaldiak egin dituzte MUk antolatuta

Txomin Madina Milikua 2008ko mai. 23a, 16:30

Euskadiko Moodle esperientziak trukatzea da jardunaldion helburua, eta hainbat adituk euren esperientzia eta euren iritziak eman dituzte Garaia Berrikuntza Gunean.

Australiako Curtineko Unibertsitate Teknologikoko web administratzaile ohiak, Martin Dougiamasek asmatu zuen Moodle sistema pedagokioa 2001an eta orduz geroztik, gero eta gehiago dira sistema hau euren ikasgaietan aplikatzen duten eskola eta unibertsitateak. Moodlen gune ofizialak 190000 erabiltzaile ditu, eta 82 hizkuntzatara dago itzulita, tartean euskarara.

Cristina Sanchez Mondragon Unibertsitateko Moodle arduradunak esan digunez, ikasteko ingurune birtuala da mudel delakoa, on line ikastaroak sortzeko programa multzoa. Plataforma hau erabiltzen duen irakasleak, ikastaroko ikasgaiak eta jarduerak sarean jartzen ditu eta gero ikasleek handik hartzen dute hartu beharrekoa.

Bakoitzean irizpide ezberdinak erabilita, ikasketa unibertsitario eta ez unibertsitarioetan  aplikatzen da Moodle. Sanchezek azaldu digunez komunikazioan eta giza pedagogia konstruktibista eta sozialean dago oinarrituta, eta hainbat onura dakartza, besteak beste, lan taldean aritzeko gaitasuna eta ikaslearen jarrera kritiko eta aktiboa indartzea.

Europar Goi Hezkuntzarekin bateragarria

Beste ezaugarrietako bat, modularitatea da. Hau da, plataforman sortzen diren ikastaroetan elementuak gaineratu, ezabatu, aldatu edo egokitu egin daitezke tutorearen beharren arabera. Sanchezek esan digunez gainera, Moodle bat dator Europar Goi Hezkuntzaren esparrutik bultzatuta datozen irakaskuntza metodologia berriekin. Ondorioz, irakasleek berau erabiltzera ohitu beharko dute.

Adituen esperientziak

Gaurko jardunaldietan 150 bat pertsonek hartu dute parte, besteak beste Euskal Herriko hiru unibertsitateetatik, ikastoletatik, hizkuntz eskoletatik, esukaltegietatik eta enpresetatik etorritakoek. Adituen eskutik, hainbat gai gertutik ezagutzeko aukera izan dute, hezkuntza unibertsitario, ez unibertsitario eta enpresetako Moodle esperientziak eta bere erabileran garapen berriak adibidez.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak