Mikrofabrikazioari buruzko jadunaldiak egin dituzte Garaian

Txomin Madina Milikua 2008ko uzt. 2a, 21:21
Mondragon Unibertsitateak antolatu ditu jardunaldiak eta hitzaldien eta jarri dituzten standen bidez, sektore honen inguruan mugitzen direnak kontaktuan jartzea izan da jardunaldion helburu nagusia.

Mikroosagaiak fabrikatzeko teknologia garrantzitsuenak ezagutaraztea eta teknologia horiek eta eskaintzen dituzten era askotariko aukerak aurkeztea izan dira gaur Garaia Berrikuntza Gunean egindako jardunaldien helburua. Ez hori bakarrik, baita esparru honetan mugitzen direnen arteko kontaktuak erreztea ere.

Hitzaldiak eta erakustokiak

Unibertsitate eta ikerketa munduko hainbat adituk hitzaldiak eman dituzte, baita enpresetako ordezkariek ere, erakusteko mikrofabrikazioa ez dela urruneko zerbait, errealitate bat baizik. Hala, hizlarien artean egon dira Mondragon unibertsitateko Ivan Gallego, Patxi Aristimuño, Endika Gandarias eta Miriam Pé; Cardiff-eko Unibertsitateko Atanas Ivanov; ASCAMMeko Mª Eugenia Rodríguez; Hannoverreko Laser Zentrumeko Jürgen Koch; Bremengo Unibertsitateko Oltman Riemer; Idekoko Joseba Perez eta Teknikerreko Alberto Herrero. Enpresen artean, Microsystems UK, Talleres Fiestas, Biotechnology Institute, Industrias Alzuca, MIM-Tech Alfa, Gema Medical eta Mondragón Assembly enpresetako ordezkariak egon dira.

Honetaz gain, mikrofabrikaziorako konponbideak ematen lan egiten duten hainbat enpresek euren erakustokiak jarri dituzte.

MIkroosagaiak, egurenokotasuenan

Patxi Aristimuño Mondragon Unibertsitateko Mekanizatuen Ikerketa Lerroko arduradunak esan du,  mikrofabrikazioa zer den azaltzeko definizio zehatzik ez dagoen arren, hitz gutxitan  egiteko errezak ez diren pieza txikien fabrikazioa dela.

Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat elementutan aurki daitezkela gaineratu du Aristimuñok, mugikorretan adibidez. Osasun arloan, protesiak egiteko adibidez, gero eta erabiliagoak direla ere esan du. Bere hitzetan, gero eta garapen handiagoa du mikrofabrikazioak, eta ziurrena da etorkiznuean hazten joatea.

Hitzaldien ostean, Garaia Berrikuntza Gunean bertan dagoen mikrofabrikazio laborategira egin dute bisita jardunaldian parte hartu dutenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak