Koldo Zuazo: "Euskalkiak Erdi Aroan sortutakoak dira"

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko ira. 29a, 18:55

Koldo Zuazo hizkuntzalariak euskalkien jatorriaren gaineko hitzaldia eman zuen Arrasateko Kultur Aten. Euskalkiak nondik datozen ez dakigu ziurtasunez, baina badaude jatorriaren gaineko hainbat teoria. Koldo Mitxelenaren teoria bultzatzen du Zuazok, eta euskalkiak Erdi Aroan sortutakoak direla defendatu.

Zuazoren ustetan euskara batzearen aldeko dinamika sortu da azken urteotan eta hori positiboa da, baina bultzatzen du tokian tokiko euskara erabiltzea.
AED euskara elkarteak antolatuta, atzo arratsaldean Koldo Zuazo hizkuntzalaria Arrasateko Kulturaten izan zen euskalkien gaineko jatorriari buruz hitz egiten. Ez dakigu ziurtasunez nondik datozen euskalkiak, baina luzaroan pentsatu izan da oso zaharrak zirela.
 
Lehenengo teoria Larramendi jesuitak eman zuen XVIII. mendean. Esaten zuen euskalkiak euskararekin batera Jainkoak sortu zituela Babelgo dorrean eta euskalkiak oso aitzinakoak zirela.

XX. mendean beste teoria bat landu zuen Julio Caro Baroja historialariak, eta hau zioen: euskalkiak aspaldi sortu zirela, baina ez zituela Jainkoak sortu.
Luzaroan hori horrela dela pentsatu izan dute hizkuntzalariek, baina 1981ean Koldo Mitxelena hizkuntzalariak beste teoria bat bultzatu zuen.
 
Zuazoren ustez, gaur egun erabiltzen ditugun euskalkiak ez dira hain zaharrak, uste baino modernoagoak dira. Ideia horretatik abiatuta, euskalkien sorlekuak aztertzen hasi ziren eta bost gune sortzaile egon zirela defendatzen du Zuazok: Bizkaia, Gipuzkoa Tolosa eta Donostia bitartean, Zuberoa, Iruña eta Gasteiz; azken bi horiek guztien artetik zaharrenak. Zuazoren ustetan, Gasteiz izan zen Debagoieneko euskalkien sorlekua.
 
Hemengo euskalkiek, gainera, badute berezitasunik. Oñati, Leintz Gatzaga eta Bergararaino iristen da moda hori. Horrez gain, ordea, Debagoieneko euskalkiek badituzte beste ezaugarri batzuk.

Azken 50 urtetan euskara asko aldatu da, orain euskalkiak batzearen aldeko dinamika sortu da eta hiru gertakari garrantzitsu azpimarra daitezke. Zuazok uste du oso positiboa dela euskara batua izatea, horri esker, euskaldunok erraz komunikatu gaitezkeelako. Baina defendatzen du euskaldunek beti izan behar dutela kontuan toki bakoitzeko euskara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak