Kaleko katuentzako lehenengo etxetxoak jarri dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 13a, 17:12
Kaonbik kaleko kantuentzako lehenengo etxetxoak jarri ditu Erguin eta Gazteluondo kaleetan. Elkarte honen helburuetako bat kalean bizi diren katuentzako etxetxoak jartzea da; beste bat, Arrasateko katuen jaiotze-tasa kontrolatzea da. Momentuz Erguin eta Gazteluondoko katuak kontrolpean dituzte


Apirilean hainbat arrasatearrek Kaonbi, Katuak Ondo Bizi, elkartea sortu zuten, kalean bizi diren katuei laguntza emateko helburuarekin. Elkarte honen helburuetako bat kalean bizi diren katuentzako etxetxoak jartzea da, eta dagoeneko 5 jarri dituzte Erguin auzoan, beste bat Gazteluondon eta beste bat Makatzenan jartzekoak dira.

Babesteko eta erditzeko

Orain arte jarritako etxetxoei katuek harrera oso ona egin diete. Batez ere hotza egiten duenean erabiltzen dituzte eta erditzera ere bertara joaten dira katuak.  Etxetxoak 50 zentimetro zabalera eta 60 zentimetro altuerakoak dira.  Egurrezkoak dira eta gainean plastikozko geruza bat dute, hezetasunari aurre egiteko. 

Jaiotze-tasa kontrolatzea

Etxetxoak jartzea ez da Kaonbi elkartekoek duten helburu bakarra, euren erronketako bat Arrasateko katuen jaiotza-tasa kontrolatzea da.  Horretarako herriko katuak antzutzen hasi dira,  Zarugalde eta Altamirako albaitarien laguntzarekin.  Momentuz Erguin eta Gazteluondoko katuak kontrolpean dituzte, hala ere helburua herriko katu guztien hazkunde-tasa kontrolatzeko da. 

Jabeak aurkitu

Elkarteak egiten duen beste lan bat katuentzat jabeak bilatzea da. Orain arte katakume bat baino gehiago zaindu behar izan dute jabe bat bilatu arte. Horren harira, herritarrek eman duten erantzuna ezin hobea izan dela diote Kaonbiko kideek.  Guztira 17 katakumeei jabea bilatu diete.  Bilatutako jabe gehienak Arrasatekoak dira, baina, Azpeitira eta Legazpira ere eraman dituzte katuak.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak