Jokin Zaitegi sariketaren azken irabazlearen lana aurkeztu zuten atzo

Arritxu Barruso 2009ko abe. 4a, 14:45
Jokin Zaitegi sariketaren bitartez euskarara itzulitako azken liburua kalean da dagoeneko. Urtero moduan Euskararen Eguna aprobetxatu zuten aurkezpen ekitaldia egiteko; Kulturaten izan zen. Luis Berrizbeitia itzultzaileak Jean Marie Gustave Le Clézio idazlearen ‘Desert’ nobela itzuli du; euskaraz ‘Basamortua’.

Berrizbeitiak berak azaldutako moduan zibilizazioen arteko gerra du oinarri Le Clézioren liburuak: XX. mende hasierako Saharar eskualdeko biztanleak eta kolonizatzaile frantsesak. Berrizbeitiak ondo saldu zuen liburua; nobela biribila dela adierazi zuen, gozamen estetiko handia dakarrena. Kulturatera hurbildutakoak liburua irakurtzeko gogoarekin utzi zituen, horixe esan zioten, behintzat, itzultzaileari.

Berrizbeitiaren hitzetan nobelak bi hari ditu: bata oso zuzena eta narratiboa, bestea, berriz, oso poetikoa. Azken hau itzultzeak zailtasun gehiago eman ei dizkio. Zentzu horretan, itzultzaileek uneoro bizi duten dilemaren inguruan hitz egin zuen: idazleari leiala izan, edo liburu ulergarri bat egin. Basamortua liburuan ere izan ditu dilemok, baina, esan bezala gustura geratu da egindako lanarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak