Jokin Zaitegi lehiaketa: Monika Etxebarriak eta Fernando Reyk euskaratuko dute “Kar” lana

Usoa Agirre 2007ko urt. 23a, 12:20
XX. Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketa erabaki berri da. Luis Berrizbeitiak, Aingeru Epaltzak eta Itziar Otegik osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, Monika Etxebarria eta Fernando Reyren lana saritzea erabaki du.

Berauek jasoko dute Kutxak eskainitako 9.000 euroko saria, eta laguntza honekin jardungo dute hemendik udazken hasiera bitartean, liburua 2007ko Durangoko Azokarako prest edukitzeko. Orhan Pamuk istanbuldarraren eleberri ezagunena euskaraz irakurri ahal izango da horrela, Elkar argitaletxearen eskutik: Kar (Elurra), egungo Turkia erdibitzen duten auzi nagusiak aztertzen dituen lana: laizismoaren eta islamismoaren arteko tenka, kurduen zapalketa

Lehiaketa

Arrasateko AED euskara-elkarteak aspaldidanik antolatzen duen sariketa hau itxuraldatu egin zen 2002an: urtero Literaturako Nobel saria irabazten duen idazlearen obra bat itzularazten da orain; dagoeneko kalean da Imre Kertész hungariarraren Zoririk ez, Urtzi Urrutikoetxeak euskaratua, J.M. Coetzee-ren Lotsaizuna, Oskar Aranak euskaratua, eta Harold Pinter-en antzerki-lanak, Iñigo Errastik itzuliak.

Irabazleak

Monika Etxebarria (Deustu, 1963) eta Fernando Rey (Iruña, 1961), lanbidez Nafarroako Gobernuko itzultzaileak dira, literatur itzulpenean ere eskarmentu handikoak: lehenak euskaratu du Sartre, eta bigarrenak, besteak beste, Hrabal, Jan Neruda, Tabucchi, Kemal, McCoy, Celati, Ginsburg...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak