Errumaniarren kanpaleku antolatuak Arrasaten

Jon Berezibar 2008ko aza. 27a, 16:07
Bere blogean argazki ederrak argitaratu ditu Goio Aranak Arrasaten errumaniarrek Fagor Arrasate lantegiaren atzeko aldean duten kanpalekuan ateratakoak. Luze ei daroate han Aranak azaltzen duenez eta hark urrian egin zizkien argazkiak. Lau emakume aurkitu zituen han bazkaria gertatzen eta arazo barik posatu ei zuten argazkietarako. Biharko Goienkarian aurkituko duzue Arrasateko errumaniarrei buruzko erreportajea.

Errumaniatik etorritako ijitoendako gustuko leku bilakatu da Arrasate. Hainbat urte dira Errumaniatik etorri eta herriko gune ezberdinetan, betiere kalean, asentamenduak osatzen dituztela.

Lekuetako batetik zein bestetik pasaz gero, ikus daiteke kanpin dendan egiten dutela lo, eta haren inguruan sukaldea, sofa, alfonbrak... etxe itxura-edo eman nahian atondu dutela guztia. Hain justu, Markuleteko kanpalekura hurreratu ziren Goienkariako lankideak  goiz baten haiekin berba egiteko asmoz. Adeitsu hartu zituzten emakumeek, baina gizonezkoa azaldu eta berehala joatera gonbidatu zituen, inongo adierazpenik egin nahi izan gabe.  

Caritasekin harremana 

Pilar Artzamendi Arrasateko Caritaseko arduradunak ondo ezagutzen ditu. Hartu-eman zuzena du errumaniarrekin, eta hark azaldu digu zein bizimodu egiten duten Arrasaten.
Artzamendiren esanetan, sei bat familia bizi dira bi kanpalekuotan, guztira 30 bat lagun. Ez dute erresidentzia baimenik eta ezta lan baimenik ere. Hortaz, ezin dute kontratupeko lanik egin. Hala eta guztiz ere, euren herrialdean baino, gurean bizi izatea nahiago dutela azaldu du Artzamendik: "Euren herrialdean lanes-kua soberan dago, baina ez dute egin nahi gutxi irabazten dutelako aitzakian, eta hemen askoz hobeto bizi direla diote".Errumaniatik etorritako ijitoendako gustuko leku bilakatu da Arrasate. Hainbat urte dira Errumaniatik etorri eta herriko gune ezberdinetan, betiere kalean, asentamenduak osatzen dituztela. 

 

 

 



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak