Iban del Campo arrasatearra gustura egindako lehenengo fikziozko laburmetraiarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 21a, 20:35
Arrasateko Amaia antzokia aukeratu du Iban Del Campo zinemagileak Lo Bakarrik bere lehenengo fikziozko laburmetraia aurkezteko. Lana lehiaketetara eta jaialdietara aurkeztuko du orain.

Pozik dago lortutako emaitzarekin Iban del Campo arrasatearra. Hogei laguneko lan taldea zuzendu du lehenengo fikziozko laburmetraian eta gustatu zaio esperientzia. Leire Olaran eta Iñigo Iraultza dira Lo bakarrik laneko bi aktoreak. Gidoia idazteko Harkaitz Canoren laguntza izan du eta soinu banda Gose taldearena da. "Esperientzia oso polita izan da eta grabazio egunak oso intentsoa. Ekipo osoaren inplikazioa, gainera, itzela izan da eta hori oso aberasgarria izan da niretzako. Batzuen eta besteen ekarpenak izan ditut", esan du Del Campok.

Estreinaldia Arrasaten

Arrasateko Amaia antzokia aukeratu du del Campok lana aurkezteko. Urduri baina pozik agertu zaigu. Hurrengo laburmetraia egiteko irrikaz, esan duenez. "Aspalditik genuen Harkaitz Cano eta biok zerbait elkarrekin egiteko asmoa. Gidoiarekin laguntza handia izan dut. Gose taldearen lehenengo diskoko Sehaska kantua ere kasualitatez deskubritu nuen eta laburmetraia honetarako egindakoa zirudien. Hurrengoa egiteko gogoz nago. Orain, denbora aurkitu behar".

Insomniak jotako emakume bat da Lo Bakarrik laburmetraiako protagonista. Dena probatuko du astebetean arazoari irtenbidea emateko. Arrasateko aurkezpenaren ondotik, Donostian egin gura du beste bat del Campok. Jarraian, zitan lehiaketetara eta jaialdietara eramaten saiatuko da. Interneten jartzeko asmoa ere badauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak