Eta birzikla ezin daitezkeen hondakinekin zer? Ormazabalek azaldu zuen zabortegiak eta errauskailu plantak direla alternatiba bakarra. Hori horrela, Zubietan eraikiko duten errauskailuaren aldeko hitzak izan zituen. Proiektuak 260 milioi euroko aurrekontua dauka eta 2013 urte amaierarako martxan egotea aurreikusten dute. Ormazabalen hitzetan punta puntako teknologia erabiliko dute eta oso kontaminazio gutxi isuriko du, Europako legeek ezarritako gehiengoen azpitik.