Gurasoendako 'berbalaguna' abiatuko dute

Jon Berezibar 2009ko ots. 13a, 17:31
Gainontzeko ohiko ikastaroekin batera egin ohi da Berbalagun ekimenerako deialdia eta, horregatik, oraingoa berezia da. Bereziki, talde baten euskal hiztunak behar dituztelako eta berezia gurasoei zuzendutako asmoekin datozelako urte berriarekin batera, hain zuzen ere.

Dagoeneko errotuta eta martxan den Berbalagun ekimenak bultzada behar du. Maitena Arana da taldeen koordinatzailea eta hark azaltzen du "talderen bat geldi" dagoela eta "hori da lehentasuna orain". "Parte hartzera animatu gura dugu jendea, ekintza oso polita delako eta lagun arteko giro librean egiten" delako, "klase batetan lotuta egon barik solasean lagun batekin egotea da". Euskal hiztunak behar dituzte taldeak osatzeko, hain justu ere. Gaur egun 18 talde dituzte, hirukoak (euskaldun berri bi eta hiztun bat) eta adinka antolatzen dute, gustuek bat egiteko: "batzuei, adibidez, paseatzea gustatzen zaie eta beste batzuk tabernan geratzen dira". Erantzunarekin eta taldeekin "pozik" daudela dio teknikariak. Partaideen profila zehazteko moduan ere badago Arana eta azaltzen du arrasatearrak direla gehienak, nahiko gazteak, ikasle zein langileak eta etxekoandre ugari ere badagoela azpimarratzen du.

Guraso taldeak

Berbalagunez gain, Gurasolagun delako ekimenarekin egin gura dute ahalegin berezia ere. Haurrak dauzkaten gurasoei dago bideratuta ekimen hori eta planteamendua antzerakoa dela agertzen du Maitena Aranak: "euskaltegietan antolatzen dituzten ekintzetara joan daitezke gurasoak seme-alabekin, euskaldun zahar zein berri guztiak batera. Oso garrantzitsua da gurasoek euren seme-alabekin euskaraz egin ahal izatea eta espero dugu egitasmo berri honekin aurrera egin ahal izatea". Antza, "ez da ekimen berria, orain dela 4 urte lagun batek bultzatu zuen lehenengo taldea baina osteko urteetan geldi egon da.
Talde baten parte hartzeko AED elkartera jo besterik ez dago.  Euskal hiztunen premia da orain daukatena. Aitatutako ekintzak  guztiak euskara elkarteak AEK eta udal euskaltegiarekin antolatzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak