Gertu dago su artean trebe bihurtzeko tailerra

Mirian Biteri 2010ko uzt. 2a, 14:25
Atzo, eguena, arratsaldean ziren egitekoak Arrasaten udako sukaldaritza tailerra, Lanbide Hastapenekoek Debagoieneko Mankomunitatean duten instalazioetan. Gazte bulegoak antolatuta, 14 lagunek eman dute izena ikastaro berezi horretan. Gehienak 30 urtetik gorakoak neska eta mutilak dira.

Uztailaren 22ra bitartean egingo diren lau eskoletan errezeta "freskoak, hotzak eta errazak" egiten ikasiko dute, Lanbide Hastapeneko sukaldaritzako arduradun Meritxell Estany eta Lanbide Hastapenean horren ikasle den lagun baten eskutik. Estanyren arabera, "kontuan izan behar dugu bi orduko iraupena izango duten lau eskola bakarrik ditugula eta denbora horretan ez digula astirik ematen konplikatuagoak diren errezetak egiteko. Gainera, etxean egiteko errezetak errezak izan dadila ere bilatzen dut".

Atzokoan, esaterako, izokin marinatuarekin egindako hiru plater gertatzeko asmoa zuten: "Izokina marinatua egingo dugu eta jarraian, tartaletak, entsalada eta izokin-tarta prestatuko ditugu; hau da, aperitiboa, entsalada eta lehen platera. Asmoa da ikasleei erakustea produktu bakar batek hainbat erabilera izan ditzakeela".

Plateren dastatzea

Estanyk aipatu du gainerako egunetan entsaladak, arrain-eskabetxea, barazkiez egindako krema hotzak eta postreak gertatuko dituztela, besteak beste. Gaineratu du errezetak prestatzeaz gain, eskola amaitu aurretik, platerak probatzeko aukera izango dutela ikasleek, horiekin ondo doazen ardoaz lagunduta. Atzo, esaterako, ardo zuria hartu zuten izokinarekin. 

Irakaslearen esanetan, "dastatzeek asko laguntzen dute. Lasai egoteko tartea da, saboreak eta bakoitzari gehien gustatzen zaizkion produktuen gainean hitz egiteko momentua da. Ikastaro hasieran, jendea ez da ezagutzen eta kosta egiten zaie parte hartzea; azken egunean, konfiantza duten elkarren artean".

Praktikotasuna

Tailerra praktikoa da. Estanyk azalpenak ematen dituen bitartean, errezeta gertatzen lagundu dezaten animatzen ditu gazteak: "Ni hasten naiz produktuak lantzen eta beti egoten da norbait laguntzen hasten dena; ikastera etorri dira eta hortaz, ikastaro praktikoak izan behar dira. Interesgarriagoa eta dibertigarriagoa da parte hartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak