Duela bi egun etorri ziren Gales hizkuntzaren elkartekoak Euskal Herrira eta ordutik hainbat bisita egin dituzte. Gaur, Goienan izan ditugu. Hizkuntza gutxituen egoera ezagutu eta aztertzen dabiltza; gero, Galesko errealitatera aplikatzeko.
Galesak 400.000 hizlari ditu
Gales hizkuntza, batez ere, nekazal guneetan berba egiten dela esan digute. Gaur egun, 400.000 hizlari inguru ditu galesak. Elin Hafak esan du kanpotik Galesera doazenek ez dutela hizkuntza ikasteko aukera askorik izaten; izan ere, gobernuak ez du baliabiderik jartzen gales hizkuntza ikasteko.
Orain dela 40 urte Galesko hizkuntzaren elkartea sortu zuten –Cymdeithas yr laith Gymraeg –. Mugimendu soziala da eta gaur egun Galesen dagoen mugimendu garrantzitsuena da. Hizkuntzaren alde borrokatzeko gehien erabiltzen dituzten bideak protestak, manifestazioak eta bortxaketarik gabeko ekintza zuzenak dira.
Mercator programa
Elin Haf, gainera, Europako Mercator programako zuzendaria ere bada. Mercator, hizkuntza gutxituen hiztunen arteko elkartea da. Helburua, informazioa elkartrukatzea dela esan digu.
Alan King
Alan King ingelesa da; baina euskaraz eta galesez berba egiten du. Galestik oso gertu dagoen herri batekoa denez, hizkuntza hori txikitan ikasi zuela esan digu. Euskara, ordea, gerora ikasi du. Gaur egun, euskaltzaindiako kide da Alan eta Euskal Herrian bizi da.