Lasagabaster izan zen gola egiten lehenengo taldea: Jorgek, baloia sareetan sartu eta 1-0eko jarri zuen markagailuan.
Bigarren gola, Morak egin zuen. Gainera, Lasagabasterrek hirugarrena egiteko aukera izan zuen penalti bidez, baina ez zuten gola egiten asmatu. Hirugarrena markagailura igo ezkero, Lasagabasterrek partidua erabakita utziko zuen.
Lasagabasterren hirugarrena ez, baina, Ciprisen lehenengoa igo zen markagailura ondoren: Txugak egin zuen 2-1ekoa. Partidu amaitzeko bi minutu falta zirela, Cipris taldeak penalti bikoitza izan zuen alde, baina Lasagabaster taldeko Iñigo Gimeno atezainak geratu egin zituen penaltiok. Hala, 2-1ekoarekin amaitu zen lehia, eta Lasagabasterrek eroan zuen txapelketa.
Jokalari onena
Finalean egindako lan onari esker, Iñigo Gimeno atezainak finaleko jokalari onenaren saria jaso zuen. Zapatuan, finalaren ondoren banatutako beste sariak ondokoak izan ziren: txapeldunaren saria Lasagabasterrek irabazi zuen; txapeldunorde, Cipris; hirugarren postua McAwen; eta, laugarrenean Dribling. Kopako txapelduna: Dribling eta txapeldunorde Cipris. Liga erregularreko lehenengo taldea McAwen. Txapelketako golegile onena Julen Ribas eta finaleko jokalari onena, esan bezala, Iñigo Gimeno.
Bestalde, txapelketako antolatzaile taldeak sei jokalari hautatu zituen, ustezko talde onena egiteko. Hauek izan ziren hautatuak: Oscar Sanchez (atezaina), Juan Pablo Morillo (atzelaria), Ronald Blanco (atzelaria), Iker Leibar (erdilaria), Asier Manso (aurrelaria) eta Joseba Errasti (aurrelaria).
20 talde lehian
Txapelketa urrian hasi zen eta zapatuan amaitu. Guztira, 20 talde ibili dira lehian. Lehenengo zatian, liga erregularrean, denek denen aurka jokatu zuten. Gero, sailkapeneko lehenengo zortzi taldeek kanporaketa bidezko txapelketa jokatu dute. Cipris taldeak kopako eta ligako finalak jokatu ditu, eta bietan galdu egin du. Bestalde, Ibai Gonzalezek gogoratu du gogoan dutela 24 orduko txapelketa antolatzea, eta gaineratu du “egingo” dela. “Asmoa, datorren urteko txapelketa hasi aurretik egitea da”, azaldu du.