Emausen bigarren eskuko arropa denda eta birziklatze tailerra, zabalik

Iker Barandiaran 2009ko urr. 31a, 22:29
Emaus Fundazioaren aspaldiko ametsa gaur gauzatu da. Arrasaten bigarren eskuko arropen denda eta testilen birziklapen tailerra zabaldu dituzte.

Fundazioko zuzendari Javier Pradinik azaldu du orain dela 15 urte hasi zirela Arrasateko Udalarekin harremanetan, Jose Mari Loiti alkate zenean. Baina orduko udalbatzak ez zuen ontzat ikusi; eta gerora gobernu aldaketek proiektua behin eta berriro atzeratu egin zuten.
Azkenean, zapatu honetan Arrasateko alkate Ino Galparsorok eta Pradinik denda eta tailerra zabaldu zituzten.

Hitzarmen bati esker, Udalak sei hilabetez Nafarroa etorbideko lokal bat utzi die, 20.400 euro jarri ditu soldata gastuetarako eta Arrasateko negozioko arduraduna kontratatu du.

Lanpostuak sortu

Gainera, Emausek Udaleko Gizarte Zerbitzuarekin elkarlanean, bost langile kontratatu ditu dendan aritzeko eta testilak birziklatzeko tailerrean lan egiteko.
Ino Galparsorok aurkezpenean, premia gehien dutenei laguntzea eta birziklapena babesteaz gain, honako esaldiarekin borobildu du ekimena: "Zuen arrakasta gurea ere izango da; helburu berak ditugu".

Fundazioko zuzendari Javier  Pradinik, berriz, azpimarratu zuen Udalaren laguntza barik egitasmo hori ez zela posible izango eta baikor agertu zen proiektuak izan dezakeen harreraren aurrean.

Baikor dira Emausen

"Baikor gara Arrasateko proiektuarekin. Askotan esan digute Arrasaten bigarren eskuko produktuek ez dutela arrakasta izango, baina Donostian ere gauza bera esan ziguten, eta asko saltzen da", azaldu zuen Pradinik.
Eta, egia esanda, inaugurazio egunean jende asko batu zen jakin-minez, ikustera eta erostera: jertse, gona, prakak eta beste hiru eurotan; kamisetak, bi eurotan; jakak sei eurotan eta abar. Hori guztia edukiontzi txurietan jasotako generoa da, gero klasifikatutakoa; eta baita jendeak Emausera bertara eramandakoa. Horren harira, gura duenak egoera onean (ez hondatuta) dagoen arropa eraman dezakela jakinarazi zuten.

'Sindesperdicio', Arrasatekoa

Deigarriena saltokia bada ere, Arrasateko Emausen Sindesperdicio izeneko marka sortu dute. Hala, publizitate kartel erraldoiak birziklatu eta horiekin emakume-poltsa, bidaitarako zorro eta bestelakoak egin eta merkaturatzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak