Bisita gidatua egin du Aranzadi elkarteak Leze Txikira

Goiena 2007ko uzt. 19a, 19:00

Bisita gidatua egin du Aranzadi elkarteak Leze Txikira komunikabide, Arrasateko udaleko ordezkari eta Aranzadiko kideentzat. Egiten dituzten aurkikuntzen ondorio monografiko arkeologikoak argitaratzea da helburua.

Uztailaren hasieratik dabiltza Aranzadiko kideak eta beste hainbat boluntario Leze Txikiko kobazuloan indusketa lanetan.
Zazpigarren maila arkeologikoa aztertzen dihardute aurten, hau da, duela 140.000 eta 150,000 urte bitarteko aroa. Animalien hezurra, batez ere hartzarenak eta neurri txikiago batetan gizakiak erabiltzen zituzten tresnak dira aztarnategiko aurkikuntza garrantzitsuenak.

Indusketa lanetan dabilen boluntario taldea 18 bat pertsonak osatutakoa da. Bertan daude doktoreak, lizentziadunak eta unibertsitateko ikasleak, besteak beste, Oviedoko, Alcalako, Madrilgo, Bartzelonako, Granadako eta Euskal herriko unibertsitateko ikasleak. Tartean, bada, AEBetako George Washington unibertsitatetik etorritako irakaslerik ere.

Bi zatitan banatuta dago Leze Txiki. Batetik, eremu klasikoa, agerian dagoen eta bestetik, Leze txiki 2 deiturikoa, estalpean dagoena. Kontserbazio aldetik, Leze Txikiko aurkikuntzek arazoak dituzte, izan ere, euriak busti egiten ditu eta hala, hezurrek, osagaiak galtzen dituzte. Alde horretatik, egoera hobean aurkituko ditugu Leze Txiki 2 deituriko eremuan aurkitutakoak.

Tresna eta animalia hezurren berreskuratzea da aurtengo punturik garrantzitsuena.


Aurkikuntzak egitea da indusketa lanetan ematen den lehen pausua, baina lanik gogorrena edota zailena gero egiten dena da, laborategian egin beharrekoa alegia. Alvaro Arrizabalaga, indusketa lanen zuzendaria.

Gizakien ezarmendua eta gizaki Neandertaletik Kromagnoirako saltoa aztertzeko toki pribilegiatua da Leze Txiki, gai hauek biak tratatzeko, penintsula mailan oso toki aparta baita.

GOITBko albistea


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak