Baserritarrentzat sagardo ikastaroa egingo dute Arrasateko baserri baten

MaierUranga 2007ko aza. 5a, 09:50

Azaroaren 17an, Arrasateko Lexarra baserrian, inguruko baserritarrentzat sagardo ikastaroa egongo da. Joseba Garitaonaindia arrasatearrak antolatuta. Parte hartu gura duenak, lehenbailehen, 699 63 53 18 telefonora deitu dezala, leku gehienak hartuta daude eta.

Sagardoa botilara heldu aurretik, makina bat lan egin behar da, eta hori guztia eta gehiago ikasteko beta egongo da oraingo hilabetean. Gaur egun, inork gutxik egiten du sagardoa etxean; hala ere, badago horretan ibiltzen denik ere. Ez da ikastaro konbentzionala izango, batak bestearen esperientziatik ikastea eta sagardoaren inguruan interesa dutenen harremana sendotzea duelako helburu Josebak.
Lurra ondo erabiltzeak duen garrantzia azpimarratu digu Josebak; pinua baino egokiago, badagoela beste arbolarik ere, eta bakoitzaren interesen araberakoa izango dela jasotakoa ere, halaxe esan digu.
Goizean, 09:00etan hasi eta eguerdi aldera amaituko da ikastaroa. Hainbat aditu ere gerturatuko da bertara, sagarraren inguruko datuak eta behar beste informazio eskaintzera.

Sagarraren kalitatea

Erabiltzen dugun sagarraren araberakoa izango da ateratzen dugun sagardoa. Sagar mota ugari dago Euskal Herrian, eta egokiena aukeratzea izango da lehenengo pausoa, eta garrantzitsuena. Ez da luze itxaron behar sagar ondoa landatu eta fruitua jaso arte, baina sagarraren kalitatea ezberdina dela igartzen da batetik bestera. Arbola batzuek bi urtean fruitua ematen duten arren, egokienen sagarrak jasotzeko zortzi urte itxaron beharko dugu, eta gero, bi urtean behin, fruitu egokia emango du. Sagarraren araberakoa izango da sagardoa, eta beranduko sagarra ei da egokiena, berak jaso baititu eguzki izpi gehiago; bestalde, sagarra urtsua baldin bada, orduan eta hobeto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak