Jokin Zaitegi XX. Sariketa: Orhan Pamuk idazle turkiarraren lana itzuli beharko dute

Usoa Agirre 2006ko aza. 3a, 09:39
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, urtero antolatzen duten Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketaren oinarriak argitaratu dituzte. Aurtengoan Orhan Pamuk idazle turkiarraren Kar (Elurra) idazlanaren lagin bat itzuli beharko dute parte hartzaileek. Abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dituzte lanak AED elkartean.

Itzulpena

Itzulpena

Itzulpenerako jatorrizko hizkuntza turkiera da; hala ere, jakinik zaila dela turkiera menderatzen duen euskal itzultzailerik aurkitzea, antolatzaileek gutxienez bi hizkuntza erabiltzeko gomendatzen dute. Lehen atal horri dagozkion testuak -ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz- antolatzaileek jarriko dituzte partehartzaileen esku.

Epaimahaia

Luis Berrizbeitiak, Aingeru Epaltzak eta Itziar Otegik osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2007ko urtarrilaren amaiera baino lehen.

Saria eta lana amaitzeko epea

Irabazleak 9.000 euroko saria irabaziko du Kar (Elurra) eleberria osorik itzultzeko: diru erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua 2007ko irailaren 30ean entregatu beharko du Elkar argitaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak