XIX. Jokin Zaitegi sariketan, Harold Pinterren idatziak itzultzeko

Iker Barandiaran 2005ko aza. 18a, 16:51
AEDk eta Elkarlanean argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, XIX. Jokin Zaitegi sariketa jarri dute abian. Aurtengo Literaturako Nobel saria jaso duen Harold Pinter ingelesaren lan bat itzuli beharko da.

Honako hau laugarren aldia da AEDk eta Elkarlanean argitaletxeak Literaturako Nobel saridun baten idatziak itzultzeko beka ateratzen dutela.

2002an, Hungariako Imre Kertesz-en liburu bat itzuli eta Zoririk ez argitaratu zuten; 2003an, Hego Afrikako John Maxwell Coetzeeren Lotsaizuna; eta iaz beka ez zuen inork eskuratu.

Aurtengo lehiaketan Harold Pinter idazle ingelesaren The Lover antzezlaneko lehenengo orrialdeak euskaratu beharko dituzte, eta egindako lan horren hiru kopia bidali AEDko egoitzara (Pablo Uranga 4, behea) 2005eko abenduaren 31 baino lehen.

Jatorrizko ingelesezko testua eskuratzeko AEDra edo Elkarlaneanera jo dezakete, edo bestela interneten (www.elkarlanean.com/jokinzaitegi).

Irabazleak 3.000 euroko beka jasoko du Pinterren antzerki-lanen bilduma osorik itzultzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak