Pausokako eraikin berriaren inaugurazio ekitaldia egin zuten atzo, berritze lanak amaitu ondoren. Arizmendi Ikastolaren bi urteko haurrentzako gelara sartu baino lehen, dantza egin zuten umeek, eta, ondoren, haiek izan ziren espazio berriaren ateak zabaltzeko arduradunak. Ateak ireki ostean, gurasoek, irakasleek eta haurrek instalazio berriak lehen aldiz bisitatzeko aukera izan zuten. Amaitzeko, mokadutxoa egin zuten bertaratutakoek.