Elkarretaratzea eta kultur ekitaldiak izango dira azaroaren 25aren harira

Oier Zumarraga Aranburu

Atxabaltako Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du azaroaren 25ean, Herriko Plazan, 18:30ean. Horrez gain, Atxabaltako Txoko Feministak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu, tartean Irene Zugastiren hitzaldia eta Irantzu Varelaren liburu aurkezpena.

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Atxabaltako Txoko Feministak. Azaroaren 25ean, 18:30ean, elkarretaratzea egingo du Atxabaltako Mugimendu Feministak Herriko Plazan. Ondoren, Kuartelako hiru emakumek Aurre egingo dizueten emakumeak abestia joko dute, eta Jaiki elkarteko 25-30 lagunek dantza egingo dute musikaren erritmora. Adin desberdinetako emakume atxabaltarrek hartuko dute parte emanaldian.

Egitarauak azaroaren 26an izango du jarraipena. Irene Zugasti Hervas kazetari eta politologoak Palestinako genozidioa ikuspegi feministatik sakonago aztertuko du, 18:00etan, TRIL Txoko Feministan.

Abenduan, liburu aurkezpena

Abenduaren 10ean, Irantzu Varela kazetari eta idazleak Darle fuego a Bilbao liburua aurkeztuko du, La Furia rap abeslari eta konpositorearekin batera. Solasaldia 18:00etan izango da, TRILen, eta herritar guztiek izango dute ekitaldian parte hartzeko aukera.

Azaroaren 25aren aurreko asteetan ere hainbat jarduera egin dituzte. Querer telesaila ikusi eta horren inguruko solasaldia egin dute; Clara Serraren El sentido de consentir liburua landu dute irakurketa feministen topagunean eta Mer Gomezek intersexualitateei buruzko hitzaldia eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak