Film sorta zabala prestatu dute azarorako, adin guztietarako

Oier Zumarraga Aranburu

Helduendako lau film eta umeendako hiru emango dituzte; sarrerak 'Aretxabaletaklik' bidez ere eros daitezke.

Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko Zaraia aretoan zazpi film proiektatuko dituzte azaroan: lau helduentzat eta hiru umeentzat. Helduen emanaldiak La bola negra filmarekin hasiko dira gaur, eguena, 19:30etan. Asteburuan, hilaren 6an, 7an eta 8an ere izango da ikusgai (19:30), baita 9an (16:00) eta 12an ere (19:30). Umeek, berriz, Minions & Monsters animaziozko filmaz gozatzeko aukera izango dute azaroaren 7an eta 8an (17:00).

Hurrengo asteburuan, Igor Legarretaren Inurri itsuak iritsiko da Zaraia aretora. Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Miren Gaztañaga aktoreak protagonista dituen filma azaroaren 13an (22:00), 14an eta 15ean (19:30) eta 16an (16:00) proiektatuko dute. Umeendako Marsupilami hilaren 14an eta 15ean (17:00) emango dute. Azken asteburuan, Rodrigo Sorogoyenen El ser querido ikusteko aukera egondo da, azaroaren 20an (22:00), 21ean eta 22an (19:30) eta 23an (16:00). Patrulla canina ere ikusi ahal izango dute umeek, 21ean eta 22an (17:00). Helduen sarrerak bost euro balio ditu, eta umeenak, hiru.

Sarrerak, 'Aretxabaletaklik'-en

Zinema emanaldietarako eta gainerako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko beste aukera jarri du martxan Aretxabaletako Udalak. Hemendik aurrera, Aretxabaletaklik aplikazioaren eta webgune berrituaren bidez erosi ahal izango dira, komisiorik ordaindu gabe. Arkupe kultur etxeko harrerako leihatilan erosteko aukera ere mantenduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak