Jolasekin eta giro onean hasi dute Basotxoren Aste Kulturala

Oier Zumarraga Aranburu

Aretxabaletako Uretzeko lorategian elkartu ziren atzo, astelehen arratsaldean, elkarteko kideak, dokean, tokan, igel-jokoan eta makila-jolasean aritzeko. 

Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkarteak Aste Kulturalari hasiera eman zion atzo, astelehena, Uretz lorategian antolatutako jolasekin. Elkarteko kideek arratsalde atsegina igaro zuten dokean, tokan, igel-jokoan eta makila-jokoan arituta. Jolasetan trebetasuna erakusteko aukera izan zuten parte-hartzaileek, eta tiratzaile onenek garaikurra ere jaso zuten. 

Aste osorako egitaraua

Basotxoren Aste Kulturalak egubakoitzera arte jarraituko du. Datozen egunetan ibilaldi osasungarria, hitzaldia, Lodosa eta Calahorrara irteera, Mutiko Kristalen horma-irudiak ezagutzeko bisita gidatua eta barre-terapia tailerra egingo dituzte, besteak beste. Egubakoitzean, hilak 30, elkarteko taldeen dantza eta kantu emanaldiekin amaituko dute egitaraua, Karmele Igartua aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak