Beste atxilotu bat Aretxabaletan, "marihuana-plantazioen arduradun" izateagatik

Eneko Azurmendi Barrena

Marihuana-plantazioa, Aretxabaletan. (Argazkia: Ertzaintza).

Irailaren 21ean bi lagun atxilotu ostean, atzo, domeka, 37 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Aretxabaletako landa-eremuan. Halaber, "atxilotuarekin zegoen eta ihes egiten saiatu zen" 24 urteko emakume bat ikerketapean geratu da.

37 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, eta 24 urteko emakume bat ikerketapean geratu da, "polizia bertan zegoela ikusi eta ihes egiten saiatzen ari zirela", Ertzaintzaren esanetan. Osasun publikoaren aurkako delitua leporatu diote atxilotuari eta ertzainek landareak konfiskatu dituzte.

Agenteek "hogei marihuana-landare, tresnak, ongarriak eta marihuana hazteko erabilitako beste lanabes batzuk" aurkitu zituzten berotegi batean. "Atxilotuak droga-trafikoagatik bi aurrekari ditu. Gaur goizean bertan utzi dute epailearen esku", azaldu du Ertzaintzak.

Aipatzekoa da Urkabustaizen (Araba) beste pertsona bat atxilotu zutela bart, "osasun publikoaren aurkako delitu baten eta desobedientzia-delitu baten akusaziopean". 23 urte ditu atxilotutako gizonezkoak, eta "hamar bat marihuana-landare" zituela adierazi du Ertzaintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak