Talo usaina Herriko Plazan zabalduko da, Loramendiren eskutik

Eki Letona Erretolatza

Iazko sanmigeletan taloak prestatzen. Argazkia: Goiena

Loramendi elkartearen talo txosna ez da faltako aurten ere Aretxabaletako San Migel jaietan. Herriko Plazan jarriko dute txosna, zapatuan. Urtero moduan, taloak egin eta saltzeaz gain, herritarren parte-hartzea ere izango du oinarri ekimenak. Talo txosnan 50 bat boluntario inguruk parte hartuko dute –oraindik eman daiteke izena–.

Aurten 50-60 kilo arto-irin inguru erabiliko dituzte, eta 300-400 talo inguru saltzea espero dute. Edozelan ere, kopurua aldatu egiten da urtetik urtera, eta eguraldiak eragin handia du. "Eguraldi ona bada, askoz jende gehiago animatzen da", azaldu du elkarteko teknikari Ainhoa Sanchezek. Orain arte ez dute salmenten kontaketa zehatzik egin, baina aurten hori egitea aztertzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak