Talo-txosnan laguntzeko jendea behar du Loramendik

Mirari Altube Arrese

Irailaren 26an Herriko Plazan jarriko duten talo-txosnan laguntzeko jendea behar du Loramendi elkarteak. "Aurten ere zure laguntza beharko dugu! Animau zaitez gurekin talo-txosnan parte hartzera, goiz polita pasatuko dugu!", adierazi dute.

Hona hemen txandak:

  • 1. txanda: masa egiten eta sukaldean, 10:00etatik 12:30era; eta taloak egiten, horiek eramaten, txapan, tonbolan eta muntai lanetan, 10:45etik 12:45era.
  • 2. txanda: masa egiten eta sukaldean, 12:30etik 14:30era; eta taloak egiten, horiek eramaten, txapan, tonbolan eta muntai lanetan, 12:45etik 14:30era.

Interesa izanez gero Loramendira jo: euskara@loramendielkartea.eus eta 685 75 67 29.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak