Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei

Mirari Altube Arrese

Aretxabaletako hainbat pentsiodun elkartuta, gaur, Herriko Plazan. (Argazkia: Aretxabaletako pentsiodunak)

Opor sasoia behin bukatuta pentsiodunek kalera irten dute berriro, haien aldarrikapenak bizirik daudela jakinarazteko. Aretxabaletan ere elkartu dira, Herriko Plaza barrenean, eta astelehen guztietan, 11:30ean, han izango direla iragarri dute.

Gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldataraino osatzea da pentsiodunen aldarrikapena. Horrez gain, erosahalmena berreskuratzea, genero arrakalarekin amaitzea eta Gizarte Segurantzaren kontuen auditoria egitea ere badaude Pentsiodunen Mugimenduaren aldarrikapenen artean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak