Aretxabaletako 22 urteko jokalariak eski-istripua izan zuen martxoan eta lesioa du bizkarreko-muinean. Futbol elkarteak errehabilitazio gastuak ordaintzen laguntzeko crowfunding-a ipini zuen martxan uztail amaieran, eta tonbola solidarioa irailean.
Gaur egin dute tonbolako zozketa. UDAk Beasainen aurka jokatu duen partidako atsedenaldian egin dute, Ibarra futbol zelaian. Bildutako dirua Larrinagaren errehabilitazio prozesuan eta familiaren beharrei erantzuten laguntzeko izango da.
Elkartasun une indartsua
Gaurkoa elkartasun unea ere izan da, ordea; izan ere, partida hasieran txalo artean hartu dituzte Larrinaga eta gertukoak Ibarran. Zelai erdira jaitsi dira harmailetan UDAko jarraitzaileak zutik eta txaloka zeuden bitartean. Elkartasun mezu indartsua jaso dute bai Larrinagak bai senitartekoek. Ohorezko sakea ere egin dute.