Hona hemen oinarriak:
- 1.- Euskal Herriko bertako tomatea izan behar da –barietate hibridoak ez dituzte onartuko–.
- 2.- Euskal Herrian erroldatuta dagoen edonork parte hartu dezake.
- 3.- Lehiakide bakoitzak aurkezten duen barietate bakoitzeko bi ale aurkeztu behar ditu; ale horiek antolatzaileen esku geratuko dira.
- 4.- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost barietate aurkeztu ahal izango ditu.
- 5.- Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Izena emateko azken eguna irailaren 2a da, eguaztena, 23:59an.
Izena posta elektronikoz eman behar da, honako helbidean: kultura@aretxabaleta.eus
Gaia: 2026ko Euskal Herriko bertako tomate lehiaketa.
Nortasun agiriaren kopiarekin batera ezinbestean ondorengo datuak bidali behar dira:
Izen-abizenak, telefono zenbakia, herria eta aurkezten den barietatearen izena. Konfirmazioa ziurtatu arte, ez dago bermatuta parte hartzea. - 6.- Tomateak, irailaren 6an, 9:30etik 10:30ak bitartera ekarri behar dira Aretxabaletako Udalak Durana kalean horretarako jarrita egongo den karpara.
- 7.- Epaimahaia adituek osatuko dute.
- 8.- Sariak honakoak izango dira:
- -1. saria: 500 euro eta garaikurra.
- -2. saria: 300 euro.
- -3. saria: 150 euro.
- - Aipamen berezia, Aretxabaleta tomate onenari. Saria:150 euro.
- -4. 5. eta 6. Sariak: bertako produktuen sorta.
- 9.-Epaimahaiaren erabakia, irailaren 6an, eguerdiko 13:30etanlehiaketa antolatu den karpan emango da.
Tomatearen Eguna irailaren 6an
Tomatearen Eguna iraileko lehen domekan egingo dute aurten, hilaren 6an. Hona hemen ordurako antolatutakoak:
- 10:00-14:00 Aretxabaletako Tomatearen eta bertako produktuen azoka.
- 10:00-14:00 Antzinako Tomate barietateekin erakusketa.
- 11:00 Tomate haziak erauzteko tailerra Marc Badal adituarekin.
- 12:00 Tomate sukaldaritza tailerra eta dastaketa Anne Otegirekin.
- 13:00 Tomatearen azokaren 10. urteurrena dela eta, Mendigorriko eta Aretxabaletako udalek hitzarmen bat sinatuko dute, bi tomate barietateen sustapena egin eta berauek balioan jartzeko.
- 13:30 Euskal Herriko Bertako Tomate Lehiaketako sari banaketa.
Horiez gain, Aretxabaletako tomatearekin egindako pintxoak izango dituzte dastatzeko hainbat tabernatan.
