Aitor Oñederra nagusi Andramaixetako bola-joko txapelketan

Gontzal Belategi Zubia 2026ko abuztuaren 18a

Aurtengo bola-jokoko bost sarituak. (Argazkia: UDA Hirutxirlo taldea)

37 parte-hartzaile izan dira Andramaixetako bola-joko txapelketan. Bost txirlo botata, Aitor Oñederra nagusitu da aurtengo edizioan.

Bola-jokoak izan du beste urte batez bere tokia Andramaixetako egitarauan. Aurtengo edizioan 37 parte hartzaile izan dira, lehen saria eskuratzeko lehian. azkenean, bost txirlo botata, Aitor Oñederrak eskuratu du lehenengo postua. Modu horretan 100 euroz eta urdaiazpiko batez osatutako saria eraman du etxera. Honen ostean gelditu dira, hurrenez hurren, Markel Perez (4 txirlo botata); Gotzon Uranga (4 txirlo botata); Ekain Garcia (4 txirlo botata) eta Dani Aspe (3 txirlo botata).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak