Aretxabaletako Txosna Batzorde berriaren egitaraua aurrera doa, eta atzo, egubakoitza, Gazte Eguna ospatu zuten. Marianitada eta gilda-janaren ostean, Gazte bazkaria egin zuten txosnagunean; aurreko eguneko nekea atzean utzi eta jaietarako indarrak hartuz. Osotara, 240 gazte inguru elkartu ziren.
Txosna batzordearen eta Euskal Udalekuetako cateringaren artean kozinatu zuten bazkaria. Batzordeko kideek lehen platera gertatu zuten, eta Euskal Udalekuetako kideak arduratu ziren gainontzeko lanetaz. Egun osoko egitaraua izan zuten bazkariaren ostean, tartean, Zirrara taldearen emanaldia; poteo girotua eta kontzertuak.