Abuztuaren 14tik 15erako eta 17tik 18rako gauetan hiru zerbitzu gehiago egongo dira: Arrasateko erdigunetik irtengo dira autobusak 00:00etan, 01:30ean eta 03:00etan. Honako ibilbidea egingo dute: Aretxabaleta (00:15, 01:45 eta 03:15)- Eskoriatza (00:25, 01:55 eta 03:25)- Leintz Gatzaga (03:35).
Egun horietan itzulerako zerbitzuak honakoak izango dira: Eskoriatzatik 00:30ean, 02:00etan eta 03:55eran. Geldialdiak egingo dituzte Aretxabaletan eta Arrasaten. Bestalde, 00:30ko autobusa Oñatiraino joango da, eta 03:55ekoa Bergararaino.
Bestalde, abuztuaren 16tik 17rako gauean autobusak irtengo dira Arrasatetik 00:00etan, 01:30ean, 03:00etan eta 04:30ean, eta itzulerakoak, Eskoriatzatik irtenda, 00:30ean, 02:00etan, 03:30ean eta 05:30ean. 00:30 eta 05:30ekoak Oñatiraino helduko dira; eta 03:40ekoa Bergararaino.