Ekitaldiak hasiko dituzte Plaza Dantzarekin, 18:00etan, eta edonork parte hartu ahal izango du. Ondoren, 19:15ean, buruhandiak irtengo dira, txistulariekin batera, eta 20:45ean, dantzaldia hasiko da plazan, Ostarte taldearekin. 22:00etan, Leizarrako dantzariak abiatuko dira Mitarte kaletik, eta plazan sanjuanetako zortzikoa dantzatu ondoren, sua isiotuko dute. Bukatzeko, zezensuzkoa agertuko da eta dantzaldiari ekingo diote berriro.
Tantaia, 2008an jaiotakoek
Tantaia altxatuko dute, gauean, 2008an jaiotako neska-mutilek –100 inguru–, hain zuzen ere. Horretarako, goizean joango dira horren bila eta eguerdirako Durana kalera eroango dute. Sua itzali ostean hasiko dira altxatze lanetan, eta, behin igota, gazta eta ardoa banatuko diete elkartutako herritarrei.
Irak atarietan
Bestetik, herriko atari guztien aurrealdeetan iratzeak botako ditu herritar talde batek hilaren 23tik 24ra bitarteko goizaldean. Atari batzuetan, gainera, lorez apaindutako egurrezko gurutzeak jarriko dituzte.