Andramaixetako zapietarako leloa hautatzeko lehiaketa deitu du Loramendik

Mirari Altube Arrese

Lelo lehiaketa jarri du abian Loramendi euskara elkarteak Andramaixetako zapietarako. Ekainaren 10a arte bidali ahal izango dira proposamenak euskara@loramendielkartea.eus helbide elektronikora.

Lehenengoz antolatu du Loramendik lehiaketa eta helburua da aretxabaletarrak "Andramaixak euskaraz bizitzera" animatzea.

Hona hemen oinarriak:

  • • Leloa erabiliko da Andramari jaietarako aterako diren zapietan.
  • • Esaldi laburra eta argia izen beharko da.
  • • Parte hartu ahal izango du Aretxabaletan bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork, taldean edo bakarka, nahi beste lan aurkeztuz.
  • • Lanak aurkezteko epea izango da ekainaren 10a honako helbidera bidalita: euskara@loramendielkartea.eus.
  • • Leloarekin batera egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.
  • • Loramendiko epaimahaiak aukeratutako hiru lelo finalisten artean irabazlea herritarrek hautatuko dute bozketa bidez. Ekainaren 14an, domekan, egingo dute bozketa Instagram kontuan.
  • • Saria eman barik gera daiteke, epaimahaia osatzen duten kideek horrela erabakiz gero.
  • • Saria: Aretxarten erabiltzeko 50 euroko bonua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak