Madinabeitiak lider jarraitu arren Elgoibarko San Migel bolatokian etxekoak izan dira nagusi

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 11

San Migel taldeko bolarientzat izan dira lehen lau postuak joan den zapatuan Elgoibarko San Migel bolatokian jokatutako 55. Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako zazpigarren jardunaldian. Sailkapeneko lider den Gorka Madinabeitiak iragarri zuen ez dela berarentzat bolatoki egokia eta halaxe izan da. Dena den, ez dute bota sailkapenaren burutik.

64 bolari elkartu ziren San Migelen eta horietatik Ion Ibarluzea izan zen txirlo gehien sartu zituena, bost hain zuzen ere. Hona hemen zapatuko sailkapena:

  1. Ion Ibarluzea (San Migel): 5 txirlo.
  2. Angel Ibarluzea (San Migel): 4 txirlo.
  3. Iker Izagirre (San Migel): 4 txirlo.
  4. Xabier Loiola (San Migel): 3 txirlo.
  5. Oier Ugarteburu (Asola Berri): 3 txirlo.
  6. Ganix Rodriguez (Asola Berri): 3 txirlo.

Sailkapen orokorrari dagokionez hona hemen lehen postuak:

  • Gorka Madinabeitia (UDA): 32 txirlo.
  • Bittor Astigarraga (Elgeta): 25 txirlo.
  • Javier Martino (Ezozi): 25 txirlo.
  • Bittor Ugarteburu (Asola Berri): 24 txirlo.
  • Gotzon Uranga (Lastur): 23 txirlo.
  • Enara Montiel (Asola Berri): 22 txirlo.

Emakumeei dagokienez Enara Montiel (Asola Berri) dago lehen postuan 22 txirlorekin; haren atzetik Olatz Arano (San Joxepe) 14 txirlorekin; eta hirugarren postuan, Isana Gorosabel (UDA) 13 txirlorekin.

Edadekoen artean Bittor Astigarraga (Elgeta) da burua 25 txirlorekin; Bittor Ugarteburu (Asola Berri) ondoren 24rekin eta Sebas Aranzabal (Elgeta) dago hirugarren, 19 txirlorekin.

Alebinen artean Luken Martino (Ezozi) da lehenengoa; kadeteen artean Axel Sixto (UDA); eta infantiletan, Ander Unamuno (Asola Berri).

Taldeka San Joxepe A dago lehen postuan 87 txirlorekin, eta Elgeta bigarrenean, 84rekin.

Hurrengo jardunaldia, zortzigarrena, Soraluzeko San Andres bolatokian izango dute, maiatzaren 16an, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak