• Herria: Aretxabaleta.
• Argazkilaria: ezezaguna.
• Artxiboa: Aretxabaletako Udal Artxiboa.
Bigarren Mundu Gerraren eraginez, baina, Europako milaka eta milaka ume geratu ziren umezurtz, eta Francisco Francok haietako 50.000 Espainian hartzeko eskaintza egin zuen, Historian doktore Lurdes Cortes-Brañaren arabera, "propaganda helburuak" zituen eskaintzaren baitan. Hala, 4.000 ume austriar eta alemaniar heldu ziren Espainiara 1949an eta 1950ean, eta haietako sei Aretxabaletan hartu zituzten, orduko Udalaren ekimenez.
Jaunartzea herrian
Aitor Antxia Leturia ikerlariaren arabera, Bernardino Zubiaren, Toribio Elcororen, Romualdo Leanizbarrutiaren, Tomas Etxaberen eta Santiago Abarrategiren etxeetan jaso zituzten herrira heldutako hiru neskatila eta hiru mutiko austriarrak. Batzuek Aretxabaletako Jasokundearen parrokian egin zuten lehen jaunartzea, 1949ko irailaren 9an, eta, hain zuzen ere, une hura ikusten da aste honetako argazkian.
Puntua aldizkariaren 493. zenbakiko Argazki zaharra atalean argitaratutakoa da honakoa. Horrelakoak gustuko badituzu egin zaitez Goienakide eta astero-astero jasoko duzu Puntua zure etxean.