Korrikaren kantu-afarirako txartelak salduko dituzte martxoaren 6an

Mirari Altube Arrese 2026ko martxoaren 2a

Hilabete eskas geratzen da 24. Korrika Debagoienera iristeko, eta Aretxabaletako batzordeak horren bueltako egitaraua antolatzen dihardu. Hilaren 6an peto postua egongo da, 15ean Murugainera irteera egingo dute eta martxoaren 18tik 26ra bitartean Korrika Kulturalaren baitako hainbat ekitaldi.

Datorren astean, martxoaren 6an, petoak saltzeko postua jarriko dute Karmele Igartua aretoan, 18:00 bueltan, eta photocall-a ere egongo da, ekimenari babesa agertzeko argazkia atera ahal izateko.

Horiekin batera, martxoaren 27ko kantu-afarirako txartelak salduko dituzte. Afaria egingo da lekukoaren etorreraren aurretik motorrak berotzeko, eta zuk in, zuk jan formatua izango du. Jatekoa norberak eraman arren, lekua bermatzeko txartela hartu beharko da, euro baten truke. Afalostea, gainera, Upeide taldeak girotuko du kantuan.

Hainbat ekintza 

Martxoan, baina, beste hainbat ekitaldi izango dira. Hilaren 15erako, esaterako, Murugainera irteera deitu dute, eta tontorrean Arrasatekoekin eta Aramaiokoekin bat egingo dute.

Korrika Kulturalak ere izango du tokia hilabete honetan. Hona hemen egitaraua:

  • Martxoak 18, eguaztena: Bakarrizketa: Zuhaitz Gurrutxaga: Nortasun agiria. Zaraia aretoan, 20:00etan; 6 euro.
  • Martxoak 19, eguena: Antzerkia: Mamuak ezagutzera joan zen umea. Zaraia aretoan, 17:00etan, 4 euro.
  • Martxoak 20, egubakoitza: Musika: Maria Oses eta Idoia Asurmendi. Zaraia aretoan, 19:00etan; 6 euro.
  • Martxoak 21, zapatua: Bakarrizketa: Tongola. Zaraia aretoan, 19:00etan, 6 euro.
  • Martxoak 22, domeka: Antzerkia: Kaka. Zaraia aretoan, 19:00etan, 6 euro.
  • Martxoak 26, eguena: Zinema: Laburbira. Zaraia aretoan, 19:00etan, debalde.

Korrika Eguna

Korrika Aretxabaletatik pasatzen den egunerako, martxoaren 27rako, ere hainbat ekitaldi antolatu ditu batzordeak. Hona hemen:

  • 10:30 Korrika Txikia.
  • 17:00 Umeendako jolasak.
  • 18:15 Basotxoko kantu-taldea kantuan kalean.
  • 19:00 Dantzaldia.
  • 21:30 Kantu afaria: zuk in zuk jan. Txartela hartu behar da martxoaren 6an jarriko den postuan.
  • 02:30 Kalejira trikitilariekin.
  • Korrika pasatu ostean txokolate-jana Uratz Alde eta Muru Alde elkarteen aurrealdean.

 

 

 

 

Eta Korrika Kulturalari dagokionez, hainbat ikuskizun izango dira; horien artean, Kaka helduentzako antzezlana hilaren 22an. Kepa Errastik idatzitako lana da, propio Korrikarendako sortua eta Iñigo Aranbarri eta Erika Olaizola dira protagonistak, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak