Zerbitzu soziosanitario integrala emango da 2025eko uztailean inauguratutako eraikinean. POBAk "hauskortasunaren prebentzio aktiboaren aldeko apustua" egin gura du, erorikoak, polifarmazia edo narriadura kognitiboa edo bakardade kasuak bezalako arriskuak garaiz identifikatzeko, eta autonomia mantentzera eta mendekotasun-egoerak atzeratzera bideratutako "programa pertsonalizatuak" garatzeko.
Horien guztien gaineko azalpenak emateko, funtzionamenduaren nondik norakoak azaltzeko eta gunea bera ezagutzeko egingo dute batzarra herritarrekin.