Aretxabaletako kiroldegi aurreko aisialdi gunearen lanak astelehenean hasiko dituzte

Mirari Altube Arrese 2026ko urtarrilaren 16a

Ibarrra kiroldegi aurrerako aurreikusitako eremuak. (Irudia: Aretxabaletako Udala)

Ibarra kiroldegiaren aurrealdeko berdeguneko lanak urtarrilaren 19an hasiko dituztela jakinarazi du Udalak. Aisialdi-gune horren proiektua herritarrekin batera egindako parte-hartze prozesu baten emaitza da eta ia 4.000 metro koadro egokituko dira honako eremuak sortuta: ur-jolasen parkea, atsedenerako eremua, jolas librerako gunea eta zerbitzuak.

Obrari ekiteko gertatze lanetan jardungo dute astelehenean, hau da, itxiturak jartzen hasiko dira. Bost hilabete iraungo dute lan horiek eta maiatzean amaitzea aurreikusi du Udalak. Lur Paisajistak –Iñigo Segurola eta Jon Muñiz–enpresak egingo ditu eta horretarako Udalak egin duen inbertsioa da 573.661 eurokoa.

Aretxabaletako Udalaren esanetan proiektuaren helburua da berdegune hori "aisialdirako gune moderno eta jasangarria" bihurtzea. 3.969 metro koadro ditu eremu horrek eta lau eremu bereizi egongo dira han: ur-jolasen parkea –sakonerarik gabe– haur eta gazteei bideratuta; atsedenlekua, mahaiekin; jolas librerako gune zabala; eta komun autogarbigarria. Gaineratu dute landaketa berriak egingo direla paisaia hobetzeko.

Kiroldegi aurreko berdegunea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak