Gasteizko Jardin Remoto eskolakoek antolatutako tailerreko kideen lanak dira ikusgai daudenak. Bertako zuzendari Gustavo Bravo argazkilari eta irakaslearen –Autoretza Argazkilaritzan masterra dauka– esanetara jardun zuten horiek.
Aretxabaletako Udalak herritarrak gonbidatu ditu euren burua argazkietan topatzera. Izan ere, erakusketa amaitutakoan, argazkietan ageri diren protagonista horiek argazkiaren kopia bat eskuratu ahalko dute, debalde.
Aurtengo Aratusteetan ere tailerra
Aurtengo Aratusteetan ere iaz egin zen tailer bera errepikatuko dutela jakinarazi dute Jardin Remotokoek. Bravok emango du eta argazkilaritza ikasleak Aretxabaletako kaleetan izango dira otsailaren 15ean, aurreko edizioan bezala. Halaber, bertan ateratako argazkiak 2027ko Aratusteetako erakusketan izango dira ikusgai.