Igeriketa ikastaro guztiak bertan behera geratuko direla matxura erabat konpondu bitartean adierazi dute Ibarra kiroldegitik baina lehorreko beste jarduera guztiak ohi legez egingo dituzte.
Gas eta ur hodi bana apurtu zituzten atzo, urtarrilaren 13an, Markole auzoan egiten dabiltzan lanetan –Fagor Ederlanen sortutako beroa kiroldegian aprobetxatzeko–, eta ondorioz, kiroldegia itxi beharrean izan ziren. Gaur, eguaztena, zabalik izango dela jakinarazi dute, ur eremua izan ezik. Gainera, ur berorik ez dela izango ohartarazi dute.
Igeriketa ikastaro guztiak bertan behera geratuko direla matxura erabat konpondu bitartean adierazi dute Ibarra kiroldegitik baina lehorreko beste jarduera guztiak ohi legez egingo dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.