Suhiltzaileak bertaratu dira kiroldegira gas isuririk izan den baieztatzeko, eta eraikina ikuskatu ostean ez dagoela gas arrastorik ziurtatu dute. Inguruko etxebizitzetan ez du eraginik izan apurtutako hodiak.
Hasiera batean, Udalak erabaki du berriro zabaltzea kiroldegia, nahiz eta ur berorik ez egon, gasik ez dagoelako. Baina ur-hodi bat ere apurtu dela baieztatu dute ondoren, eta urik ez egotera kiroldegia ixtea izan da ezinbestean hartutako erabakia.
Matxuraren konponketa ez dakite zenbat luzatuko den. Gaur itxita egongo da eta kiroldegiko arduradunen nahia da bihar zabaltzea.

Hodi askok bat egiten duten puntuan dago apurtutako hodia, "puntu delikatuan" Udal ordezkarien esanetan.