Ekitaldi ofizial labur batekin eman zioten hasiera ospakizunari, eta gero, gunea bisitatu ahal izan zuten bertako ikasle izandakoek txikitako oroitzapenei lekua egiteko. Jolasak eta tailerrak ere izan ziren gaztetxoenendako, eta musika eta jan-edanik ere ez zen falta izan.